Kaixo! Nire burua aurkeztu nahi nuke, zure osasuna noren eskuetan utzi behar duzun jakin dezazun. Marina dut izena. Txikitatik gustatu izan zait kirola, eta geroago, osasunarekin zerikusia duen guztiak piztu zidan interesa. Horregatik, fisioterapia ikastea erabaki nuen duela 20 urte baino
gehiago. Atzerrian hasi nuen karrera, eta bost urtez hainbat herrialdetan nire lanbideaz gozatzen ibili ondoren, Euskal Herrian bizitzea erabaki nuen 2009. urtean. Handik aurrera, etenik gabe aritu izan naiz ikasten eta prestatzen, nire pazienteei irtenbiderik onena eskaini nahi eta behar baitiet beti.
Osasunerako prebentzioa da nire grina, gaixo ez egotea baino zerbait gehiago baita osasuna. Horregatik, tratamendu integral bat eskaintzen dizut, gaixotasunaren jatorrian eragiteko eta ez haren sintometan, horrela egitea eraginkorragoa eta iraunkorragoa baita. Kontsultara dakarzun sintomatologia arintzeaz gain, sintoma hori luzaroan ager ez dadin zer egin behar duzun azalduko dizut, hau da, subjektu aktiboa izango zara zure osasuna berreskuratzeko prozesuan. Has gaitezen, ba!
lan-ibilbidea
formakuntza
Kaixo! Nire burua aurkeztu nahi nuke, zure osasuna noren eskuetan utzi behar duzun jakin dezazun. Marina dut izena. Txikitatik gustatu izan zait kirola, eta geroago, osasunarekin zerikusia duen guztiak piztu zidan interesa. Horregatik, fisioterapia ikastea erabaki nuen duela 20 urte baino gehiago. Atzerrian hasi nuen karrera, eta bost urtez hainbat herrialdetannire lanbideaz gozatzen ibili ndoren, Euskal Herrian bizitzea erabaki nuen 20ยด09. urtean. Handik aurrera, etenik gabe aritu izan naiz ikasten eta prestatzen, nire pazienteei irtenbiderik onena eskaini nahi eta behar baitiet beti.
Osasunerako prebentzioa da nire grina, gaixo ez egotea baino zerbait gehiago baita osasuna. Horregatik, tratamendu integral bat eskaintzen dizut, gaixotasunaren jatorrian eragiteko eta ez haren sintometan, horrela egitea eraginkorragoa eta iraunkorragoa baita. Kontsultara dakarzun sintomatologia arintzeaz gain, sintoma hori luzaroan ager ez dadin zeregin behar duzun azalduko dizut, hau da, subjektu aktiboa izango zara zure osasuna berreskuratzeko prozesuan.
Has gaitezen, ba!
lan-ibilbidea
formakuntza