Kontsultara eraman zaituen arrazoia argitzeko, hiru tresna terapeutiko hauek erabiliko ditut modu pertsonalizatuan: PNIk, osteopatia eta fisioterapia. Zure sintomak eta zure historia kontuan hartuta, garrantzi handiagoa emango diot tratamendu-metodo bati edo beste bati, betiere helburu berarekin: berriz osasuntsu egotea.
Jakin dezazun nahi dut ez dudala erabiliko beti eta bakarrik eskuzko terapia. Kasu batzuetan, lehentasuna tratamendu fisikoa izan daiteke, eta osteopatiaz eta fisioterapiaz baliatuko naiz. Beste batzuetan, ordea, PNIk erabiliko dut: gertatzen zaizunaren fisiologia azalduko dizut, elkarrekin ikusiko dugu nola aldatu zure bizimodu-higienea, eta zenbait helburu ezarriko ditugu, epe labur, ertain eta luzera nahi dituzun emaitzak lortzeko.
Horrela, oreka berrezartzen lagunduko dizut, berriro sasoi betean egon zaitezen!

.
Tratamendu horiek honelako alterazio biomekaniko eta fisiologikoak tratatzen dituzte:
-muskuluetako eta artikulazioetako minak (lunbalgia, ziatika, hernia, tortikolia, neuralgia zerbiko-brakiala, artrosia, artritisa, etab.).
-lesio traumatikoak edo kiroletakoak (tendinitisa, zaintiratuak, luxazioak, haustura fibrilarrak, etab.).
-Jarrera-alterazioak.
-istripuen, erorketen, kirurgien eta abarren sekuelak.
-ATMeren lesioak (artikulazio tenporomandibularra).

muskulu
eskeletikoa

Tratamendu horiek oreka hormonala, immunea, baskularra eta abar alteratzea ekarri duten nahaste sistemikoak tratatzen dituzte:
-Besteak beste: migrainak, hesteetako arazoak (haizeak, hantura, errefluxuak, bihotzerrea, ultzera, kandidiasia, idorreria, beherakoa, etab.), alergiak, psoriasia, dermatitisa, asma, bronkiolitisa, gaixotasun autoimmuneak, loaren arazoak, ahultasuna edo neke kronikoa, estres kronikoa, hilekoaren zikloaren alterazioak (dismenorreak, amenorreak, mina), funtzio tiroideoaren alterazioak, ugalkortasun-arazoak, sindrome metabolikoaren barruan sartzen den edozein gaixotasun (2. motako diabetesa, hipertentsioa, hiperkolesterolemia)… laburbilduz, zure osasun-egoera asaldatzen duen edozein sintomatologia, gaixotasuna izan edo ez.

sistemikoak

Obstetrizian, pelbis-zoruan eta PNIn espezializatuta nago haurdunaldian eta edoskitzaroan; horregatik, kontsulta diezadakezu haurdun geratzeko asmoa baduzu, haurdun bazaude edo erditu bazara.

obstetrizia
Haurdunaldian, emakumearen gorputzak aldaketa hormonal eta fisiko handiak izaten ditu, eta, horren ondorioz, zenbait disfuntzio somatiko sor daitezke, hala nola lunbalgiak, ziatikoak, saihetsarteko minak, baina baita errefluxuak, bihotzerrea eta abar ere. Fisioterapiak eta osteopatiak arindu egiten dituzte gaitz horiek, eta erosotasuna eta ongizatea ekarri eta estresa murrizten dute.
Jaio aurrekoetarako osteopatia ere oso interesgarria da; izan ere:
-Lagundu egiten dio haurrari buelta ematen ipurmasail aldetik baldin badator.
-Ipurmasail gainean erortzeagatik edo erditu ondoren kokzisean izandako lesio zaharrak konpontzen ditu.
Gainera, erditze aurreko perineo-balorazioa egin dezakegu, zure perineoa ezagutu eta, behar izanez gero, landu dezazun. Nahi izanez gero, perineoko masajea zeure buruari eta zure bikotekideari nola egin erakuts diezazuket.
pelbis-zorua sendatzea
Perineoko fisioterapia pelbis-zoruko disfuntzioak sendatzeko tekniken multzoa da, eta honako egoera hauetan erabiltzen da:
Erditu ondoren: haurdunaldi bat bizi izan duen emakume orok, eta baginatik edo zesarea bidez erditu badu, on egingo dio pelbis-zorua
errehabilitatzeak, bai eta orbaina tratatzea ere, zesarea egin badiote.
Gernu-isuriak: eztul egitean, doministiku egitean, pisuak altxatzean, jauzi egitean…
Pixa egiteko gogoa kontrolatzeko zailtasuna: komunera berehala joan beharra eta komun publiko bat non dagoen jakin beharra.
Prolapsoak (organo-jaitsierak): astuntasun-sentsazioa edo koskorra baginan.
Bestelakoak: dispareuniak (sexu-harremanetan mina izatea), kirurgia abomino-perineala, idorreria, gehiegizko pisua, ezegonkortasun
lunbopelvikoa, kokziseko lesioa, etab.

PNI haurdunaldia prestatzeko
Ba al zenekien haurdunaldia gutxienez sortu baino urtebete lehenago prestatzea dela onena? Oso onuragarria da gorputza “prest” jartzea garaiz, programazio epigenetikoa egokiena izan dadin baldintza egokiak sortzeko.
Toxikoak kentzea, nutrienteak hartzea, aho-hortzetako osasuna zaintzea, tiroide guruina, biorritmo egokia edukitzea… Horrela, osasuna errazten duten geneak lanean hasiko dira, eta kalte egiten digutenak zapuztu egingo dira, haurdunaldian eta bizitza osoan.
PNIk lagungarria gerta dakizuke, batez ere, antzutasun idiopatikoa dagoenean, hau da, kausarik egon ez baina, saiatu arren, haurdun geratzea lortzen ez denean.
Haurdun geratzeko asmotan bazabiltza, kontsulta iezadazu. Zure kasua bereziki aztertuko dut, zuri laguntzeko eta zure eta zure haurtxoaren osasuna zaintzeko jarraibideak emateko, haurdunaldia baldintza onenetan igaro dezazun.
tratamenduak
Obstetrizian, pelbis-zoruan eta PNIn espezializatuta nago haurdunaldian eta edoskitzaroan; horregatik, kontsulta diezadakezu haurdun geratzeko asmoa baduzu, haurdun bazaude edo erditu bazara.

obstetrizia
Haurdunaldian, emakumearen gorputzak aldaketa hormonal eta fisiko handiak izaten ditu, eta, horren ondorioz, zenbait disfuntzio somatiko sor daitezke, hala nola lunbalgiak, ziatikoak, saihetsarteko minak, baina baita errefluxuak, bihotzerrea eta abar ere. Fisioterapiak eta osteopatiak arindu egiten dituzte gaitz horiek, eta erosotasuna eta ongizatea ekarri eta estresa murrizten dute.
Jaio aurrekoetarako osteopatia ere oso interesgarria da; izan ere:
-Lagundu egiten dio haurrari buelta ematen ipurmasail aldetik baldin badator.
-Ipurmasail gainean erortzeagatik edo erditu ondoren kokzisean izandako lesio zaharrak konpontzen ditu.
Gainera, erditze aurreko perineo-balorazioa egin dezakegu, zure perineoa ezagutu eta, behar izanez gero, landu dezazun. Nahi izanez gero, perineoko masajea zeure buruari eta zure bikotekideari nola egin erakuts diezazuket
pelbis zorua
sendatzea
Perineoko fisioterapia pelbis-zoruko disfuntzioak sendatzeko tekniken multzoa da, eta honako egoera hauetan erabiltzen da:
Erditu ondoren: haurdunaldi bat bizi izan duen emakume orok, eta baginatik edo zesarea bidez erditu badu, on egingo dio pelbis-zorua
errehabilitatzeak, bai eta orbaina tratatzea ere, zesarea egin badiote.
Gernu-isuriak: eztul egitean, doministiku egitean, pisuak altxatzean, jauzi egitean…
Pixa egiteko gogoa kontrolatzeko zailtasuna: komunera berehala joan beharra eta komun publiko bat non dagoen jakin beharra.
Prolapsoak (organo-jaitsierak): astuntasun-sentsazioa edo koskorra baginan.
Bestelakoak: dispareuniak (sexu-harremanetan mina izatea), kirurgia abomino-perineala, idorreria, gehiegizko pisua, ezegonkortasun
lunbopelvikoa, kokziseko lesioa, etab.

PNI haurdunaldia
prestatzeko
Ba al zenekien haurdunaldia gutxienez sortu baino urtebete lehenago prestatzea dela onena? Oso onuragarria da gorputza “prest” jartzea garaiz, programazio epigenetikoa egokiena izan dadin baldintza egokiak sortzeko.
Toxikoak kentzea, nutrienteak hartzea, aho-hortzetako osasuna zaintzea, tiroide guruina, biorritmo egokia edukitzea… Horrela, osasuna errazten duten geneak lanean hasiko dira, eta kalte egiten digutenak zapuztu egingo dira, haurdunaldian eta bizitza osoan.
PNIk lagungarria gerta dakizuke, batez ere, antzutasun idiopatikoa dagoenean, hau da, kausarik egon ez baina, saiatu arren, haurdun geratzea lortzen ez denean.
Haurdun geratzeko asmotan bazabiltza, kontsulta iezadazu. Zure kasua bereziki aztertuko dut, zuri laguntzeko eta zure eta zure haurtxoaren osasuna zaintzeko jarraibideak emateko, haurdunaldia baldintza onenetan igaro dezazun.
.
Fisioterapeuta-osteopata naiz (eta ama ere bai), eta pediatrian esperientzia dudalako, konfiantza izan dezakezu zure haurrari diagnostiko bat egiteko eta jaio ondoren txikiei gehien eragiten dieten afekzioak tratatzeko (tortikoliak, plagiozefalia, errefluxuak, kolikoak, bronkiolitisa, dermatitisa, amigdalitisa, loaren nahasteak, digestio-arazoak, etab.).

fisioterapia eta osteopatia pediatrikoa
Zergatik da interesgarria haurtxoaren azterketa osteopatikoa egitea? Haurdunaldian, haurrak jarrera bat hartzen du pelbisean, eta hazten doan heinean, espazio hori txiki geratzen zaio. Zenbait faktorek, hala nola “umetoki barnetik” hartutako jarrerak, lepoaren inguruko lokarriak edo egozpen-motak, disfuntzioak sor ditzakete, hala nola tortikoliak, plagiozefalia, platibasia, garezurreko josturak gainjartzea, eskoliosia, bihurdura tibiala, kolikoak, errefluxuak, berrahoratzea, loaren nahasteak… Disfuntzio horiek konpontzen laguntzen dute fisioterapiak eta osteopatiak, haurra lasai eta eroso senti dadin.
PNI pediatrian
Bizi-ohiturek eragin berezia dute txikienengan. Harrigarria da aldaketa txiki batzuk eginda (elikagaiak, loaren higienea, errutinak…), eta batzuetan zenbait elikagai osagarriren laguntzaz, nola konpontzen diren modu naturalean gure seme-alabek izaten dituzten arazoak.
Haurtxoaren afekzioak modu naturalean tratatu nahi dituen guraso bat baldin bazara, farmakologia ahalik eta gutxien erabiliz, hemen nago zuri orientazioa emateko eta laguntzeko.
txikienentzako arnas fisioterapia
Kasu askotan, bi urtetik beherako haurrek muki gehiegi sortzen dute, eta horrek arnas zailtasuna sortu eta bizi-kalitatea okertzen diete (loa, nutrizioa, ondoeza, etab.). Bularreko haurraren asmaren eta bronkiolitisaren arnas-fisioterapian behar bezala trebatutako fisioterapeuta naizen aldetik, teknika espezifikoak ezagutzen ditut gehiegizko muki-kopuru hori garbitzeko eta haurrari hobeto arnasten eta, beraz, ehunak hobeto oxigenatzen laguntzeko; berehala lasaitu ohi dira. Gainera, elikadurari eta bizi-higieneari buruzko jarraibideak emango dizkizut, egoera lehenbailehen konpontzeko.

tratamenduak
Fisioterapeuta-osteopata naiz (eta ama ere bai), eta pediatrian esperientzia dudalako, konfiantza izan dezakezu zure haurrari diagnostiko bat egiteko eta jaio ondoren txikiei gehien eragiten dieten afekzioak tratatzeko (tortikoliak, plagiozefalia, errefluxuak, kolikoak, bronkiolitisa, dermatitisa, amigdalitisa, loaren nahasteak, digestio-arazoak, etab.).

fisioterapia eta
osteopatia pediatrikoa
Zergatik da interesgarria haurtxoaren azterketa osteopatikoa egitea? Haurdunaldian, haurrak jarrera bat hartzen du pelbisean, eta hazten doan heinean, espazio hori txiki geratzen zaio. Zenbait faktorek, hala nola “umetoki barnetik” hartutako jarrerak, lepoaren inguruko lokarriak edo egozpen-motak, disfuntzioak sor ditzakete, hala nola tortikoliak, plagiozefalia, platibasia, garezurreko josturak gainjartzea, eskoliosia, bihurdura tibiala, kolikoak, errefluxuak, berrahoratzea, loaren nahasteak… Disfuntzio horiek konpontzen laguntzen dute fisioterapiak eta osteopatiak, haurra lasai eta eroso senti dadin.
PNI pediatrian
Bizi-ohiturek eragin berezia dute txikienengan. Harrigarria da aldaketa txiki batzuk eginda (elikagaiak, loaren higienea, errutinak…), eta batzuetan zenbait elikagai osagarriren laguntzaz, nola konpontzen diren modu naturalean gure seme-alabek izaten dituzten arazoak.
Haurtxoaren afekzioak modu naturalean tratatu nahi dituen guraso bat baldin bazara, farmakologia ahalik eta gutxien erabiliz, hemen nago zuri orientazioa emateko eta laguntzeko.
txikienentzako
arnas fisioterapia